NOLAKOA DA ARAZOAK DITUEN KOKAINA-KONTSUMITZAILEA?
  • Larrialdietako Zerbitzura jotzen duten kokaina-kontsumitzaileak dibertitzeko kontsumitzen duten 25-30 urte bitarteko gizonezkoak izaten dira normalean. Batik bat asteburuetan kontsumitzen dute, gauez edo goizeko lehen orduetan. Hala ere, garrantzitsua da esatea joera hori aldatzen ari dela eta, gaur egun, kokaina kontsumoak adin guztietako pertsonei erasaten diela. Urteek aurrera egin ahala, kontsumitzaileen profila aldatu egin da. Lehen, 30-40 urte bitarteko gizonezkoek kontsumitzen zuten, lanpostu ona eta dirua zutenek. Gaur egun, ordea, beste profil batzuk ere badaude. Hain zuzen ere, badaude 40 eta 55 urte arteko kontsumitzaileak, lanpostu ona eta dirua dutenak, eta aspaldi kontsumitzen hasi zirenak. Kontsumoa kontrolatzen zutela uste zuten, baina ez da horrela izan, eta eskuetatik ihes egin die.
  • 20-25 urte arteko gazte askok ere kontsumitzen dute. Askok ez dute lanpostu onik izaten, baina asteburu guztietan kalera irten ohi dira eta askotan egunak igarotzen dituzte etxetik kanpo
  • Lanean ez dute egonkortasunik izaten eta lanpostu batetik bestera ibiltzen dira.
  • Askok euren indarrak gehiegi baloratzeko eta euren alde ahulak gutxiesteko joera izaten dute.
  • Ez dute onartzen ez direla gai kontsumoa kontrolatzeko.
  • Gainera, ez dute konfiantzarik izaten arazoa gainditzen lagundu diezaieketenengan.
  • Gainerakoen beharrik ez dutela uste izaten dute (horrelakoen artean Pertsonalitate Nartzisistaren Asaldua oso ohikoa da).
  • Horrekin batera, gainerakoekiko mendekotasun handia izaten dute.
  • Frustrazioa ez dute ongi onartzen. Asko haserretzen dira zerbait eskatzean eta euren beharrak adieraztean ingurukoek berehala erantzuten ez badiete.
  • Autoestimu txikia dute, sarritan babes-jarrerekin eta manipulazioarekin estaltzen baldin badute ere.
  • Norberaren garrantziaren eta balio pertsonalaren inguruan sentimendu hipertrofiatua dute.
  • Beraiek bezala droga kontsumitzen duten lagunekin gauez irteteko ohitura handia izaten dute.
  • Ohiko lagun-taldea utzi eta beste kontsumitzaile batzuen lagun egiten dira.
  • Familian, bikotekidearekin, lanean edo eskolan arazo handiak izaten dituzte. Oro har, droga kontsumitzeak bizitzaren arlo guztietan erasaten die.
  • Droga garestia denez (50 edo 60 euro gramoa), arazo ekonomiko handiak izaten dituzte eta lapurtu, engainatu eta drogarekin trafikatzen dute.
  • Kokainazale gehienek etengabe esaten dizkiete gezurrak gainerakoei eta, azkenean, beraiek ere sinetsi egiten dituzte asmatu dituzten gezurrak.
igo
ZERGATIK SORTZEN DU KOKAINAK HALAKO MENDEKOTASUNA? ETA ZERGATIK DA HORREN ZAILA KONTSUMITZEARI UZTEA?
  • Gaur egun, lehen baino hobeto dakigu kokainak garunari nola eta zein zonatan erasaten dion. Badakigu ondorio atseginak nola sortzen dituen eta halako mendekotasuna zergatik sortzen duen ere. Teknologia aurreratua erabiliz, zientzialariek ikusi egin dezakete droga erabiltzen den unean garunean nolako aldaketa dinamikoak gertatzen diren. Horretarako, kontsumitzaileak euforia ("rush"), asaldura ("high") eta, azkenik, kokainaren desira sutsua ("craving") sentitzen dituen uneak aztertzen dira.
  • Mendekotasun psikologikoa edo psikikoa gogobetetasun-sentimendua da, eta plazera sortzeko edo ondoezik ez eragiteko aldizka edo etengabe droga kontsumitzea behar duen portaera psikikoa aldi berean. Kokainak esaterako, mendekotasun psikologiko handia sortzen du.
  • Kokainarekiko mendekotasunaren tratamendu farmakologikoak heroina- eta alkohol-mendekotasunen tratamenduak baino zailagoak dira.
  • Kokainarekiko mendekotasunaren inguruan botika askorekin egin dira probak, baina gaur egun ez dago benetan eraginkorra den farmakoterapiarik.
  • Hasieran, droga kontsumitzean plazera sentitzen da batez ere eta, une horietan, euforia edo lasaitasun handia nagusitzen dira. Gogo-aldartearen gorabehera horiek erraietan sortzen dira askotan eta, ondorioz, substantziarekiko mendekotasuna sortzen da.
  • Frustrazioarekiko tolerantzia txikia denean edo eguneroko bizimoduko arazoei aurre egiteko ezintasunak daudenean, “konponbide magikoak” bilatzeko joera izaten da eta askok uste izaten dute droga kontsumituta aurkituko dituztela.
igo
ZERGATIK KONTSUMITZEN DU KOKAINA HORRENBESTE JENDEK?
  • Kokainak fisikoki mendekotasun handiagoa sortzen du, organismoak ez duelako asetasun-sintomarik azaleratzen (alkoholarekin edo nikotinarekin bezala). Kokainari atxikiak dauden pertsonak, eskuratu badezakete, dosiekin hornitu daitezke etengabe, bihotzekoak, burmuin isuria edo baita heriotza probokatuz abailduragatik.
  • Kokaina kontsumitzea boterearekin, ospearekin eta diruarekin lotzen dute askok.
  • Askok uste dute kokainak sexu-ahalmena handitzen duela.
  • Askok segurtasuna sentitzen dute, burua argiago dutela eta eskolan, lanean, kirolean eta bestelakoetan errendimendu hobea lortuko dutela uste dute.
  • Baina horiek usteak baino ez dira, izan ere, kokaina kontsumitzen dutenek dirua galtzen dute, oso garestia delako; gainera, kokaina kontsumitzen den lekuetan baino ez dute ospea lortzen.
igo
KONTSUMITZEAK NOIZ SORTZEN DITU ARAZOAK?

TOLERANTZIA
Drogak askotan edo gehiegitan kontsumitzen dituen pertsona bat droga kontsumitzera ohitzen denean. Une batean, kontsumitzaileak dosia handitzeko beharra izaten du, ondorio berberak lortzeko.

ERABILERA
Noizbehinka eta arrisku fisiko edo psikologikorik gabe ondorio positiboak lortzeko erabiltzen dituzte pertsonek drogak, izan ere, kontsumitu aurretik, kontsumitzean eta ondoren hainbat neurri hartzen baitituzte, arrisku fisiko, psikiko eta sozialak murrizteko.

GEHIEGIZKO KONTSUMOA
Mendekotasun fisiko edo psikologikorik ez izan arren, droga kontsumitzeak arrisku fisiko, psikiko eta sozialak sortzen dizkionean esaten da pertsona batek droga gehiegi kontsumitzen duela.

MENDEKOTASUNA
Drogak desegoki kontsumitzearen ondorioz droga-mendekotasuna duten pertsonak ez dira kontsumoa kontrolatzeko gai izaten eta, horrek, urduritasuna, barne-herstura eta depresioa sortzen dizkie. Gainera, kontsumitzeari uzten diotenean abstinentzia-sindromea sortzen zaie. Droga batekiko mendekotasuna izan daiteke: psikikoa, Fisikoa

Honako egoera hauetan, kontsumitzailea drogaren mende egongo da:
  • hasieran nahi edo pentsatu baino gehiago kontsumitzen duenean.
  • kontsumitzeari utzi nahi dion arren edo kontrolatu nahi duen arren, ezin duenean.
  • kontsumoak gizarteko, eskolako eta astialdiko jardueretan aldaketak sortzen dizkionean.
  • drogaren eraginpean denbora asko igarotzen duenean.
  • droga bilatzen eta erosten denbora asko ematen duenean.
  • drogazaleek honako hau esan ohi dute: “ni ez naiz drogazalea, ez dudalako egunero kontsumitzen...”. Uste hori oso zabalduta dago. Baina kontua da, egunero kontsumitzen duten drogazaleek hamabostean behin, astean behin, edo astean 2 edo 3 aldiz kontsumitzen zutela hasieran.
  • drogazale askok asteburuetan baino ez dute kontsumitzen, baina, maiztasunak ez ezik, kontsumo horrek pertsonaren izaeran, lanean, ekonomian eta bestelakoetan eragiten duen kalteak ere tipifikatzen du bere mendekotasuna.
  • drogazaleek honako hau ere esan ohi dute: “Ni ez naiz drogazalea, ez dudalako inoiz bakarrik kontsumitzen...”. Arazoak dituzten kontsumitzaile askok uste dute lagunekin eta hainbat gertaera sozialetan kontsumitzen dutelako ez direla drogazaleak. Egoera hori alkoholarekin gertatzen da gehiago. Alkoholarekin arazoak dituen pertsonak ezkutatu egiten du mendekotasuna duela eta kontsumo soziala estrategia gisa erabiltzen du etengabe kontsumitzea justifikatzeko.
igo
MENDEKOTASUNAREN ADIERAZLE POSIBLEAK
Aldaketak itxura fisikoan
Mendekotasun kimikoa edo jarrera-mendekotasuna handitu ahala, aldaketak sortzen dira gogo-aldartean. Honako hauek dira adierazle batzuk:
  • Pisu urripena
  • Abaildura aurpegia
  • Infekzioa larruan
  • Sudur kongestionatua
  • Sudurreko odol isuriak

Kontsumoaren momentu hurbilean:

  • Begiko nini dilatatua
  • Bere lekutik ateratako masailezurra

Aldaketak gogo-aldartean
Mendekotasun kimikoa edo jarrera-mendekotasuna handitu ahala, aldaketak sortzen dira gogo-aldartean.

Aldaketak lanean edo eskolako jarreretan
Mendekotasuna dutenek ahal dutena baino denbora eta energia gehiago erabiltzen dute mendekotasun-prozesuan eta, ondorioz, denbora gutxiago igarotzen dute lanean edo ikasketetan. Honako hauek dira arrisku-adierazle batzuk.

  • sarritan huts egitea edo berandu iristea
  • lanean eztabaidak edo gatazkak izatea
  • eskolako ikasketa-indizea murriztea
  • betebeharretan edo zereginetan huts egitea

Aldaketak familiako harremanetan
Familia bateko kideren bat drogazalea bada, mendekotasunak familia-sistemari eragiten dio lehenengo. Estresa eta mendekotasunezko erreakzioak sortzen dira. Honako hauek dira aldaketa ohikoenak:

  • estresa eta tentsioa familiako harremanetan
  • konfiantzarik eza
  • komunikatzeari ihes egitea
  • sarri eztabaidatzea
  • familiako gainerako kideetatik bakartzea
  • familiako kideekin denbora gutxiago igarotzea

Aldaketak gizarte-harremanetan
Mendekotasuna garatzean gizarte-harremanen sistema aldatu egiten da, mendekotasun-prozesuaren eskakizunengatik. Honako egoera hauek sortzen dira:

  • ohiko harreman naturalak okertzea.
  • bakartzea
  • zalantzazko harreman berriak izatea
  • leku arriskutsuetara maiz joatea
  • legez kontrako jardueretan parte hartzea

Aldaketak ondasunetan
Kontsumitzaileen ondasunek oso azkar adierazten dute kontsumitzaileak mendekotasuna duela. Honako aldaketa hauek gertatzen dira:

  • erretzeko paperak edukitzea
  • erretzeko pipak edukitzea
  • arropak odolez edo jariakinez zikintzea
  • jatorri logikorik ez duen dirua edukitzea
  • bat-batean eta maiz bitxiak eta bestelako baliozko ondasunak galtzea
  • hauts zuria, belarra edo bestelako materialak dituzten fardeltxoak agertzea

Aldaketak eguneroko ohituretan
Drogazaleen eguneroko bizimoduko ohiturak aldatu egiten dira, mendekotasuna handitzen ari delako. Honako aldaketa hauek sortzen dira:

  • libratzeko ohiturak aldatzea
  • insomnio-aldiak eta gehiegizko logura-aldiak txandatzea
  • goserik eza eta gose handiko aldiak txandatzea
  • familiako konpromiso garrantzitsuetan huts egitea, azalpenik eman gabe
igo
Informazio orokorra