NOIZ HANDITZEN DA ARRISKUA?  

Kokaina kontsumitzeak hainbat arrisku ditu eta honako egoera hauetan arrisku horiek handiagoak dira:

Une oro kokaina gogoan izatea. Kokaina kontsumitzeko pentsamenduak behin eta berriro errepikatzen badira, etengabe kontsumitzeko gogoa edukiz gero edo arazoak konpontzeko kontsumitzen bada, arrisku-egoera horietan kontsumitzailea oso ahula izan ohi da kokainaren aurrean.

Hondamendi ekonomikoa. Kontsumitzaileak, kokaina erosteko, ahal duena baino diru gehiago gastatzen duenean, lagunekin eta familiako kideekin zorrak baditu, dirua lortzeko edo lapurtzeko gezurretan aritzen bada. Egoera ekonomiko horiek gizarte-arazoak eragin ditzakete eta baita inguruko pertsonekiko harremanetan ere.

Obligazioak betetzeari uztea. Kokaina kontsumitu ondoren, kontsumitzaileek suspertzeko denbora behar izaten dute. Lanegunetan kontsumitzen badu edo familiako nahiz gizarteko betebeharrak baditu, litekeena da kontsumitzaileak laneko ordutegia, ikasketak edo bestelako konpromisoak ez betetzea. Horrelakoak gertatzen badira arrisku-egoeran egoten da.

Droga hartzeko tresnak partekatzea. Kokaina kontsumitzeko orratza edo hoditxoa partekatzen bada, hainbat gaixotasun hartzeko arriskua dago, esaterako, hepatitisa edo HIESa. Kokaina kontsumitzeko tresnak pertsonalak dira eta ezin ditu beste inork erabili.

Lagun kontsumitzaileengatik inguratua egon eta kontsumitzaileak ez diren lagunetatik askatu.

Bakoitzaren kontsumoak kopuru gehiago eta maiztasun handiagoarekin kontsumitzen dutenekin konparatzea eta kontsumo arazotsua izateko probabilitatea erlatibizatu, kantitate handiagoak kontsumitzen duten beste batzuk existitzen direlako.

igo
Informazio orokorra